Archivo por meses: Abr PM

Elikadura Burujabetzaren Astea / Semana de la Soberanía Alimentaria

Bizilur, EHNE Bizkaia, Etxalde eta EHUk berak antolatuta Elikadura Burujabetzaren Astea egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan. Hiru astez iraungo du ekimenak, campus bakoitzean bana. Araban apirilaren 20an eta 21ean, Gipuzkoan apirilaren 25etik 29ra eta Bizkaian maiatzaren 2tik 6ra. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte: hitzaldiak, erakusketak, zine emanaldiak, … eta merkatu agroekologiko, sozial eta eraldatzaileetara hurbiltzeko aukera egongo da Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan. Informazio gehiago kartelean. Bizilur, EHNE Bizkaia, Etxalde y…

AFARI AGROEKOLOGIKOA HIKA ATENEON

Ez dakizula nora joan afaltzen? Sustraiak Catering-eko lagunek osteguneko planera gonbidatzen gaituzte gure elikaduraz interesatuta gauden guztiontzat, hau da, bertakoak, ekologikoak eta kalitatezko produktuak kontsumitzera kontzientziatuta gaudenontzat, … Hilean behin, plan ezberdin batez gozatzeko aukera ematen digute, gure inguruko ortuetako produktuekin prestatutako afari goxo-goxoa dastatzeko aukera, hain zuzen ere. Idatzi zuen agendetan! Apirilaren 14an Hika ateneon. Adi! Lekua mugatua denez afaria ERRESERBATU behar da eta! Beraz, ez zaitzala loak hartu eta…