Archivo por meses: Sep PM

Kidekoopen jaten digun produktuen ekoizleak ezagutu nahi? / ¿Quieres conocer a l@s productor@s de los productos que consumimos en Kidekoop?

Urriaren 14an, arratsaldeko 17:30tan ogia eta marraka pasta ekoizten den baserria ezagutzeko aukera egongo da. Baserritik bisita gidatu bat dago antolatuta, proiektuan parte hartzen duten eragileen aurkezpenarekin batera. Bisitaren ostean, baserriko produktuak dastatzeko luntxa egongo da. Aukera paregabea Arteako txoko honetan ekoizten dituzten jakiak ezagutzeko. Interesaturik bazaudete idatz iezaguzu info@kidekoop.org helbidera eta kotxea eramateko eta elkarbanatzeko prest zauden zehaztu. El día 14 de octubre, a las 17:30h de la tarde, tendremos…

Oinarrizko sukaldaritza begetariano tailerra / Taller de cocina vegetariana básica

Olo eta barazki hanburgesak saltsa beganoarekin Irailaren 18an, domeka honetan, Sustraiak Catering Ekologikoko lagunekin batera antolatuta oinarrizko sukaldaritza begetariano tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu Goizalde Kultur elkartean. Tailerraren deskribapena Errezeta erraz baten bitartez sukaldaritza begetarianoan sartzea izango da tailerraren xedea. Ekintza hau adin guztietako jendeari dago zuzendua, baita seme alabak dituzten familientzat ere. Saltsa begano batekin lagunduta joango diren olo eta barazkiz egindako hanburgesak landuko dira. Osagai guztiak emango zaizkie…

Boga garagardo-lantegira bisita / Visita a la cervecería Boga

Boga garagardoko lagunek, Mungian kokatzen den garagardo-lantegiaren 3. bisita gidatura gonbidatzen gaituzte Irailaren 30ean (ostiralean). Bisita edozein pertsonari edo talderi zuzendua dago eta plazak mugatuak direnez, gutxienez astebeteko epearekin apuntatzea eskatzen dute, telefonoz edo email bat bidaliz. Bisitan zehar, garagardoaren historiaren inguruan sarreratxo bat egin ostean, ekoizpen prozesua gertutik ezagutu eta garagardoekin egindako dastatze profesionalaz gozatzeko aukera ematen digute. Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12€ko ordainketa lantegian…