Archivo por meses: Nov PM

KIDEKOOP LIBURUTEGI ZERBITZUA / SERVICIO DE BIBLIOTECA KIDEKOOP

  Berri on batekin zuzentzen gara zuengana. Izan ere, udalaren diru-laguntza bati esker liburutegi zerbitzua jarriko dugu martxan Kidekoopeko bazkideentzat. Zerbitzu honen aurkezpena igande honetan, azaroaren 20an, egingo dugu Goizalden goizeko 12:30tatik aurrera. Bertan, 30 liburu sorta kontsultatzeko eta begiratzeko aukera izango duzue eta nola ez, elkartean eskaintzen ditugun produktuekin egindako pintxo ekologikoak ere egongo dira. Igandean Bilbo zaharreko plazan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.   Tenemos una…

Boga garagardo-lantegira bisita / Visita a la fábrica de cerveza Boga

Boga garagardoko lagunek, Mungian kokatzen den garagardo-lantegiaren bisita gidatura gonbidatzen gaituzte azaroaren 19an (Larunbatean) eguerdiko 12:30tan. Bisita edozein pertsonari edo talderi zuzendua dago eta plazak mugatuak direnez, gutxienez astebeteko epearekin apuntatzea eskatzen dute, telefonoz edo email bat bidaliz. Bisitan zehar, garagardoaren historiaren inguruan sarreratxo bat egin ostean, ekoizpen prozesua gertutik ezagutu eta garagardoekin egindako dastatze profesionalaz gozatzeko aukera ematen digute. Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12€ko ordainketa lantegian…

KIDEKOOP ERRIGORA-REKIN BAT / KIDEKOOP CON ERRIGORA

Kidekoopek errigorak duen ametsa egi bihurtzen lagunduko du. Hau da, Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan eta zonalde zigortu honetan euskara kalera ateratzeko asmoarekin gure lokala (Kidekoop, Urazurrutia 26)  eskainiko dugu saskiak banatzeko Bilbo zaharrean. Hori dela eta, zuen ekarpena ezin bestekoa izango da errigorako saskia eskatuz. Saskia Errigorako webgunetik eskatu daiteke baina Kidekoopen batu nahi izanez gero , gure bitartez eskatu beharko duzue. Horretarako, info@kidekoop.org helbidera idatzi…