Archivo por meses: Dic PM

KIDEKOOPEK GAU IREKIAN HARTUKO DU PARTE/ KIDEKOOP PARTICIPARÁ EN GAU IREKIA

Jakingo duzuenez, larunbat honetan, abenduaren 17an, gure auzoan Gau irekia ospatuko da egun osoan zehar. Ezagutzen ez duzuenontzat, Gau irekia San Francisco, Zabala eta Bilbo zaharreko ekintzaile sozialen eta kulturalen guneak ezagutzera emateko ekitaldia da. Hainbat taldek hamaika jarduera kultural antolatu dituzte egun honetarako: proiekzioak, tailerrak, antzerkia, kontzertuak, djak,… Helburua Bilboko auzo hauetan elkarteratze berriak sustatu eta bizitza, lana eta ametsak partekatzen dituzten pertsonen arteko harreman solidarioa indartzea da. Kidekoopek ere…

LIBURU AURKEZPENA /PRESENTACIÓN DE LIBRO

Abenduaren 14an, arratsaldeko 20:00tan, Bidaia koaderneoa. Haziei buruzko pasarte eta ohar historikoak liburuaren aurkezpena egongo da ANTI liburudendan. Haziera proiektutik (Donostiako hazien artxiboa) ateratako 3 testu batzen dira liburu honetan, hau da, hiru ataletan zatitzen da: Haziak nola mugitzen diren Kortsarioez eta haziez Hazi pozoitsuen arrasto durduzagarria Haziekin harremana partekatzen duten hainbat historiako pertsonaia ezagunak nahiz ezin konta ahala pertsona ezezagun aurki ditzakegu bertan, baita bitxikeri historikoak ere. Animatu zaitezte!  …