Archivos de la categoría Noticias

Elikadura burujabetza jardunaldiak / Jornadas soberanía alimentaria

GITE-IPES-ek (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) eta LABORE-k (Bilbon elikadura burujabetza sustatzeko sorturiko talde berria) urriaren 24-tik 27-ra bitartean (bi datak barne) jardunaldi sorta bat antolatu dute “Zer jan, eta nola erosi? Elikadura burujabetza helburu” izenburu pean. Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, eta Bilbon zehatzago, gogoetarako marko bat eskaintzea dute xede: gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago?  Teorian sakontzeko, eta baita praktikaren bitartez…

Desirée eta Entzia patatak 3 saltsatan / Patatas Desirèe e Entzia en tres salsas

Igande honetan, urriaren 16an, 13:00tatik aurrera Larrateko ekoizlearen Desirèe eta Entzia patata ekologikoak prestatuko ditugu Goizalden. Arabatik datozen patata hauek 3 saltsa ezberdinetan dastatzera gonbidatzen zaituztegu Kidekoopetik. Bertan ikusiko dugu elkar. Este domingo 16 de octubre, a partir de la 13:00h de la tarde cocinaremos las patatas Desirèe e Entzia de nuestro productor Larrateko en Goizalde. Desde Kidekoop, os invitamos a que probéis estas patatas que provienen de Álava en 3 salsas…

Kidekoopen jaten digun produktuen ekoizleak ezagutu nahi? / ¿Quieres conocer a l@s productor@s de los productos que consumimos en Kidekoop?

Urriaren 14an, arratsaldeko 17:30tan ogia eta marraka pasta ekoizten den baserria ezagutzeko aukera egongo da. Baserritik bisita gidatu bat dago antolatuta, proiektuan parte hartzen duten eragileen aurkezpenarekin batera. Bisitaren ostean, baserriko produktuak dastatzeko luntxa egongo da. Aukera paregabea Arteako txoko honetan ekoizten dituzten jakiak ezagutzeko. Interesaturik bazaudete idatz iezaguzu info@kidekoop.org helbidera eta kotxea eramateko eta elkarbanatzeko prest zauden zehaztu. El día 14 de octubre, a las 17:30h de la tarde, tendremos…

Oinarrizko sukaldaritza begetariano tailerra / Taller de cocina vegetariana básica

Olo eta barazki hanburgesak saltsa beganoarekin Irailaren 18an, domeka honetan, Sustraiak Catering Ekologikoko lagunekin batera antolatuta oinarrizko sukaldaritza begetariano tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu Goizalde Kultur elkartean. Tailerraren deskribapena Errezeta erraz baten bitartez sukaldaritza begetarianoan sartzea izango da tailerraren xedea. Ekintza hau adin guztietako jendeari dago zuzendua, baita seme alabak dituzten familientzat ere. Saltsa begano batekin lagunduta joango diren olo eta barazkiz egindako hanburgesak landuko dira. Osagai guztiak emango zaizkie…

Boga garagardo-lantegira bisita / Visita a la cervecería Boga

Boga garagardoko lagunek, Mungian kokatzen den garagardo-lantegiaren 3. bisita gidatura gonbidatzen gaituzte Irailaren 30ean (ostiralean). Bisita edozein pertsonari edo talderi zuzendua dago eta plazak mugatuak direnez, gutxienez astebeteko epearekin apuntatzea eskatzen dute, telefonoz edo email bat bidaliz. Bisitan zehar, garagardoaren historiaren inguruan sarreratxo bat egin ostean, ekoizpen prozesua gertutik ezagutu eta garagardoekin egindako dastatze profesionalaz gozatzeko aukera ematen digute. Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12€ko ordainketa lantegian…

Nekazarien azoka / Mercado de agricultor@s

Badatoz Bilbiko Jaiak 2016!!! Jaietarako antolatu diren hainbat ekintzen artean, zapatu goizean Nekazarien Azoka antolatu dugu Bilbiko plazan. Baserritik hirira, sasoiko barazki goxoak, ekologikoak eta bertakoak erosteko okasioa izango dugu. Aukera paregabea Kidekoopeko bazkideentzat jaten ditugun produktuak nork ekoizten dituen ezagutzeko. Bero honi aurre egiteko, animatu zaitezte barazki freskoak ekoizleei zuzenean erosten. Elikadura burujabetza sustatu dezagun denon artean! Bertan ikusiko dugu elkar. ¡Ya están encima las fiestas de Bilbao la Vieja…

Taller de jabón + pintxo ekologikoak

Domeka honetan, Xaboi tailerra antolatu dugu Iliaren laguntzarekin Bilbiko plazan. 13:00tatik aurrera bertan aurkituko gaituzue. Gainera, goizalden kidekoopen ditugun produktuekin egindako pintxo ekologikoak dastatzeko aukera egongo da. ‪ Hurreratu eta parte hartu! Este domingo, a partir de la 13:00h, hemos organizado con la ayuda de Ilia un taller de jabón en la plaza de Bilbi. Además, habrá pintxos ecológicos en Goizalde elaborados con productos que contamos en Kidekoop. ¡Acércate y participa!

KIDEKOOP 97FM IRRATIKO «LUR ETA MURMUR» IRRATSAIOAN

Lurrak ere esateko asko daukalako. ‘Lur eta murmur’ programan Bizilur elkarteko kideek lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabaltzen ditu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian… horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako (‘Lekil lum’) programa bakarraren erreleboa hartzera etorri da ‘Lur eta murmur’. Lurretik…

ARTABURU TALDEAREN AURKEZPENA / PRESENTACIÓN DEL GRUPO ARTABURU

Gogotsu datoz Artaburu taldeko kideak auzora elikadura burujabetzaren inguruan auzokideak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko asmorekin. Aurrerantzean hainbat ekintza ezberdin proposatuko dizkigute, adi egon! Kidekoopetik ongi etorria eman nahi diegu, gure laguntza eta elkarlana eskainiz. Hemen duzue bost lagunek osatzen duten taldearen aurkezpena: AGROEKOLOGIATIK ELIKADURA BURUJABETZARA Baserri eta hiri inguruneko bost pertsonako taldea gara, gaur eguneko ekoizpen eta kontsumo ereduez  interesaturik gaudenak eta, eredu hauen eraginak gure osasunean, harremanetan, …. “Baserritik mundura: Gure…

Elikadura Burujabetzaren Astea / Semana de la Soberanía Alimentaria

Bizilur, EHNE Bizkaia, Etxalde eta EHUk berak antolatuta Elikadura Burujabetzaren Astea egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan. Hiru astez iraungo du ekimenak, campus bakoitzean bana. Araban apirilaren 20an eta 21ean, Gipuzkoan apirilaren 25etik 29ra eta Bizkaian maiatzaren 2tik 6ra. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte: hitzaldiak, erakusketak, zine emanaldiak, … eta merkatu agroekologiko, sozial eta eraldatzaileetara hurbiltzeko aukera egongo da Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan. Informazio gehiago kartelean. Bizilur, EHNE Bizkaia, Etxalde y…

AFARI AGROEKOLOGIKOA HIKA ATENEON

Ez dakizula nora joan afaltzen? Sustraiak Catering-eko lagunek osteguneko planera gonbidatzen gaituzte gure elikaduraz interesatuta gauden guztiontzat, hau da, bertakoak, ekologikoak eta kalitatezko produktuak kontsumitzera kontzientziatuta gaudenontzat, … Hilean behin, plan ezberdin batez gozatzeko aukera ematen digute, gure inguruko ortuetako produktuekin prestatutako afari goxo-goxoa dastatzeko aukera, hain zuzen ere. Idatzi zuen agendetan! Apirilaren 14an Hika ateneon. Adi! Lekua mugatua denez afaria ERRESERBATU behar da eta! Beraz, ez zaitzala loak hartu eta…

Bide Berriak dokumentala + Pintxo ekologikoak Goizalden (Martxoaren 20an, 12:00etatik 15:00etara)

Kidekoop Elkartetik igande honetarako  antolatu dugun ekimenera gonbidatzen zaituztegu. Bide Berriak, elikadura burujabetza Euskal Herrian, dokumentalaren proiekzioa eta ondoren pintxo ekologikoak jateko aukera egongo da. Animatu zaitezte eta parte hartu! Bilbiko plazan ikusiko dugu elkar Desde Kidekoop Elkartea os invitamos a la actividad que hemos organizado para este domingo. Proyección del documental Bide Berriak, elikadura burujabetza Euskal Herrian, y después degustación de pintxos ecológicos. ¡Animaros a venir y a participar! Nos…