Kidekoop Alternatiben Herriarekin bat

/ noviembre 11, 2015

IMG_5203

Urriaren 24an,Bilbon egin zen Alternatiben Herria ekimenean parte hartu genuen Kidekoopeko lagunok ere. “Bizitza burujabea eskubide osoz” lemapean, esparru ezberdinetako eragileak eta norbanakoak elkartu ginen ekologismoa, nekazaritza, feminismoa, sindikalgintza, kooperatibismoa, eskubide sozialak defendatzeko eta honen inguruan eztabaidatzeko.

Gure herriak bizitza burujabea eskubidez osoz izateko alternatibak badituela erakutsi genuen. Plazera izan zen hitzaldietan, tailerretan, ekintza ludikoetan parte hartzea eta alternatiba ezberdinak ezagutzea.

Antolatzaileek egindako balorazioarekin bat gatoz, egun arrakastatsua eta positiboa izan zen denontzat eta eskerrak eman nahi diegu antolatzaileei bertan lekutxo bat egitearren. Izan ere,Kidekoopeko informazio puntu bat jarri genuen Sustraiak Katering Ekologikoko lagunekin batera. Egun polita izan zen.

Irailaren 24an, Unamuno plazan batu ginen Bilboko eragile eta kolektibo ezberdinak gure alternatiba aurkezteko eta Alternatiba Herria ekimenaren berri emateko. Hasiera batean azoka txiki bat antolatzeko asmoa zegoen baina Bilboko udalak ez zuen baimenik eman. Horren ordez, 97 irratira hurbildu ginen irratsaio bitartez gure proposamenen berri ematera. Hemen duzue 2 orduko irratsaioa entzuteko aukera:

Alternatiben Herria 97 irratian: Irailaren 24ko zuzenekoa

 

Compartir esta publicacion

Dejar un Comentar

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*
*

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.