Oinarrizko sukaldaritza begetariano tailerra / Taller de cocina vegetariana básica

/ septiembre 14, 2016

sukaldaritza-tailerra-pagina001

Olo eta barazki hanburgesak saltsa beganoarekin

Irailaren 18an, domeka honetan, Sustraiak Catering Ekologikoko lagunekin batera antolatuta oinarrizko sukaldaritza begetariano tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu Goizalde Kultur elkartean.

Tailerraren deskribapena

Errezeta erraz baten bitartez sukaldaritza begetarianoan sartzea izango da tailerraren xedea. Ekintza hau adin guztietako jendeari dago zuzendua, baita seme alabak dituzten familientzat ere.

Saltsa begano batekin lagunduta joango diren olo eta barazkiz egindako hanburgesak landuko dira. Osagai guztiak emango zaizkie parte-hartzaileei eta plater osoa egiteko beharrezko azpiegiturak erraztuko dira.

Ordu eta erdi iraungo duen tailer hau eguerdiko 13:00tan izango da, azalpen teoriko batekin emango zaio hasiera ondoren ekintzara pasatzeko.

Ingurua atsegina eta emankorra izan dadin, gehienez 10 pertsonarekin landuko da ikastaro hau eta bi hizkuntzatan egingo da tailerra, euskaraz zein gaztelaniaz.

Helburuak:

Parte hartzaileei produktu agroekologikoen kontsumo filosofikora hurbiltzea.

Modu erlaxatu eta ludiko batean, errezeta begetariano erraz eta ekonomiko bat irakastea.

Animali proteinen gehiegizko kontsumoari aurre egiteko sukaldaritzako aukera ezberdinak ematea.

Animatu eta parte hartu!!!

Hamburguesas de avena y verduras con salsa vegana

Este domingo, 18 de septiembre, tendremos ocasión de participar en el taller de cocina vegetariana básica organizada e impartida por las amigas del Catering Ecológico Sustraiak en Goizalde.

Descripción del taller:

Introducción a la cocina vegetariana con una receta fácil. Dirigido a persona de cualquier edad, incluso familias con niñ@s.

Se realizarán unas hamburguesas vegetales de avena y verduras acompañadas con una salsa blanca vegana. Dando todos los ingredientes a los participantes y facilitando la infraestructura necesaria para la realización completa del plato.

Con hora y media de duración a partir de la 13:00h, este taller comenzará con una explicación teórica para posteriormente pasar a la acción.

Se contempla un número de 10 personas como máximo para crear un ambiente cómodo y productivo y será impartido en dos idiomas, euskara y castellano.

Objetivos:

Acercar a los participantes la filosofía del consumo de productos agroecológico.

Enseñar una receta vegetariana fácil y económica de una forma relajada y lúdica.

Dar alternativas culinarias que contrarresten el exceso de consumo de proteína animal.

 

¡Animaos y participar!

Leave a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*
*