KIDEKOOP LIBURUTEGI ZERBITZUA / SERVICIO DE BIBLIOTECA KIDEKOOP

 

liburuen_kartela_1-pagina001

Berri on batekin zuzentzen gara zuengana. Izan ere, udalaren diru-laguntza bati esker liburutegi zerbitzua jarriko dugu martxan Kidekoopeko bazkideentzat. Zerbitzu honen aurkezpena igande honetan, azaroaren 20an, egingo dugu Goizalden goizeko 12:30tatik aurrera. Bertan, 30 liburu sorta kontsultatzeko eta begiratzeko aukera izango duzue eta nola ez, elkartean eskaintzen ditugun produktuekin egindako pintxo ekologikoak ere egongo dira.

Igandean Bilbo zaharreko plazan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

 

Tenemos una buena noticia. Gracias a una ayuda que hemos recibido del Ayuntamiento, vamos a poner en marcha un servicio de biblioteca para todas las socias de Kidekoop. La presentación de este servicio será este domingo, 20 de noviembre, en Goizalde a partir de las 12:30h. Habrá una selección de unos 30 libros para consultarlos y mirarlos y ¡cómo no! pintxos ecológicos elaborados con productos que ofrecemos en Kidekoop.

Nos vemos este domingo en la plaza Bilbao la Vieja.

 

Boga garagardo-lantegira bisita / Visita a la fábrica de cerveza Boga

boga

Boga garagardoko lagunek, Mungian kokatzen den garagardo-lantegiaren bisita gidatura gonbidatzen gaituzte azaroaren 19an (Larunbatean) eguerdiko 12:30tan.

Bisita edozein pertsonari edo talderi zuzendua dago eta plazak mugatuak direnez, gutxienez astebeteko epearekin apuntatzea eskatzen dute, telefonoz edo email bat bidaliz.

Bisitan zehar, garagardoaren historiaren inguruan sarreratxo bat egin ostean, ekoizpen prozesua gertutik ezagutu eta garagardoekin egindako dastatze profesionalaz gozatzeko aukera ematen digute.

Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12€ko ordainketa lantegian bertan egin beharko da. Gainera, edizio berri honetan OUTLET deskontuak izango dira soilik parte hartzen dutenentzat!

Edozein zalantza izanez gero, jarri beraiekin kontaktuan

info@boga.eus

Luisene bidea 2, A-8

48100 Mungia – Bizkaia

944 062 848 // 688 871 069

 

Desde Boga garagardoa nos  invitan el día 19 de Noviembre (sábado), a las 12:30h a la próxima visita guiada de la fábrica de cerveza natural situada en Mungia.

La visita está dirigida a cualquier persona o grupo interesado y las plazas son limitadas, por lo que ruegan apuntarse con una semana de antelación como mínimo vía teléfono o email.

Durante la visita, tras una introducción a la historia de la cerveza, se conocerá de cerca el proceso de elaboración y habrá ocasión de participar en la cata profesional de las cervezas.

Tendrá una duración aproximada de hora y media y el pago de 12€ se realizará en las propias instalaciones. Además, esta nueva edición contará con descuentos OUTLET exclusivos para aquellas que participen.

Para cualquier consulta no dudéis en contactar con ellos.

info@boga.eus

Luisene bidea 2, A-8

48100 Mungia – Bizkaia

944 062 848 // 688 871 069

KIDEKOOP ERRIGORA-REKIN BAT / KIDEKOOP CON ERRIGORA

biba-aurkezpendastaketa

Kidekoopek errigorak duen ametsa egi bihurtzen lagunduko du. Hau da, Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan eta zonalde zigortu honetan euskara kalera ateratzeko asmoarekin gure lokala (Kidekoop, Urazurrutia 26)  eskainiko dugu saskiak banatzeko Bilbo zaharrean.

Hori dela eta, zuen ekarpena ezin bestekoa izango da errigorako saskia eskatuz. Saskia Errigorako webgunetik eskatu daiteke baina Kidekoopen batu nahi izanez gero , gure bitartez eskatu beharko duzue. Horretarako, info@kidekoop.org helbidera idatzi beharko duzue nahi duzuen saski mota zehaztuz eta  zuen izen abizenak, teléfono zenbakia eta posta elektronikoa erraztuz. Ez ahaztu azaroaren 8a baino lehen egin behar dela eskaria.

Aurten 2 saski mota eskatzeko aukera dago, zuria edota beltza, hurrengo argazkian ikus dezakezuen bezala. Informazio guztia hemen klikatuz

b-kartela-def_txiki

Bukatzeko, bihar (azaroak 5) Biba (Erronda kalea 2)tabernan errigoraren aurkezpena eta produktuen dastaketa egongo da 12:30tatik aurrera nahi duenarentzat.

 

Eman Nafar hegoaldeko uztari eta euskareri puzka!

 

Kidekoop quiere ayudar a Errigora para hacer realidad su sueño. Es decir, cediendo nuestro local (Kidekoop, C/ Urazurrutia 26) para el reparto de las cestas y así ayudar que la euskaldunización de niños y adultas siga adelante en el sur de Nafarroa y sacando el euskera a la calle.

Para ello, es imprescindible vuestra aportación solicitando las cestas de Errigora. Las cestas se pueden solicitar mediante la web de Errigora, pero si queréis recogerla en el local que cuenta Kidekoop tendréis que solicitarlo a partir de nosotras. ¿Cómo? Escribiendo un correo a info@kidekoop.org especificando qué tipo de cesta queréis y facilitando vuestro nombre y apellido, teléfono y correo electrónico. El pedido se podrá realizar hasta el 8 de noviembre.

Este año hay dos tipos de cestas, negra y blanca, como podéis apreciar en la siguiente foto.  Toda la información aquí

b-kartela-def_txiki

Para terminar, mañana día 5 de noviembre, podéis acudir a la presentación de Errigora y degustación de los productos en el bar Biba (C/ Ronda 2 )a partir de las 12:30h.

 

Eman Nafar hegoaldeko uztari eta euskareri puzka!

Elikadura burujabetza jardunaldiak / Jornadas soberanía alimentaria

image1

GITE-IPES-ek (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) eta LABORE-k (Bilbon elikadura burujabetza sustatzeko sorturiko talde berria) urriaren 24-tik 27-ra bitartean (bi datak barne) jardunaldi sorta bat antolatu dute “Zer jan, eta nola erosi? Elikadura burujabetza helburu” izenburu pean.

Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, eta Bilbon zehatzago, gogoetarako marko bat eskaintzea dute xede: gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago?  Teorian sakontzeko, eta baita praktikaren bitartez erantzun posibleak atera nahi dituzke, aurkezturiko mahai-inguru hauekin. Zer iruditzen?

Gaiak gaurkotasuna eta garrantzia badu, hori agerikoa da. Hainbat norbanako eta eragile murgilduak daudela ikustea baino ez dago horretaz jabetzeko. Elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahi dute ekimen honen bidez.

Horregatik, bertaratzeko gonbidatzen gaituzte. Hausnarketa kolektiborako espazioak proposatu, iritzi ezberdinak lekua izatea eta erantzun bateratuak topatzea da nahia eta hori, ezinbestean, denon parte-hartzearekin egiten baita.

Irudietan egitarau osoa.


image2

 

 

 

 

 

 

 

GITE-IPES (Instituto de Promoción de Estudios Sociales) en colaboración con LABORE (grupo promotor sobre la soberanía alimentaria recién nacido en Bilbo) entre los días 24 y 27 de octubre ( las dos fechas inclusive) han organizado unas jornadas bajo el título de “La soberanía alimentaria como objetivo: ¿Qué comemos? y ¿Cómo compramos? ”

Se han propuesto en el contexto actual, ofrecer un marco de debate y reflexión para tratar la soberanía alimentaria en Euskal Herria, y más concretamente, en Bilbo. ¿Es soportable la actual agricultura industrial? ¿Es perdurable? ¿a dónde nos lleva convertir la alimentación en negocio? ¿Hay alternativa? Desean con estas jornadas, profundizar en estas cuestiones y también buscar respuestas prácticas a éstas y muchas más preguntas que surjan. ¿Qué os parece?

El tema tiene importancia y actualidad, eso es evidente. Sólo hay que observar los agentes diversos que lo abordan desde diferentes ópticas. Por su parte, pretenden que estas mesas redondas se conviertan en una aportación que ayuden a dar a conocer la soberanía alimentaria y aporte análisis y debate a la misma.

Por todo ello, nos invitan a que participemos en los actos previstos. Ya que la creación de espacios de reflexión, la aportación de diversas opiniones y la búsqueda de respuestas conjuntas sólo se pueden adquirir mediante la participación.

Todo el programa en las imágenes.

Desirée eta Entzia patatak 3 saltsatan / Patatas Desirèe e Entzia en tres salsas

Igande honetan, urriaren 16an, 13:00tatik aurrera Larrateko ekoizlearen Desirèe eta Entzia patata ekologikoak prestatuko ditugu Goizalden. Arabatik datozen patata hauek 3 saltsa ezberdinetan dastatzera gonbidatzen zaituztegu Kidekoopetik. Bertan ikusiko dugu elkar.

kartela_patatak-pagina001

Este domingo 16 de octubre, a partir de la 13:00h de la tarde cocinaremos las patatas Desirèe e Entzia de nuestro productor Larrateko en Goizalde. Desde Kidekoop, os invitamos a que probéis estas patatas que provienen de Álava en 3 salsas diferentes. Nos vemos en la plaza Bilbao la Vieja.

 

Kidekoopen jaten digun produktuen ekoizleak ezagutu nahi? / ¿Quieres conocer a l@s productor@s de los productos que consumimos en Kidekoop?

Urriaren 14an, arratsaldeko 17:30tan ogia eta marraka pasta ekoizten den baserria ezagutzeko aukera egongo da. Baserritik bisita gidatu bat dago antolatuta, proiektuan parte hartzen duten eragileen aurkezpenarekin batera. Bisitaren ostean, baserriko produktuak dastatzeko luntxa egongo da.

Aukera paregabea Arteako txoko honetan ekoizten dituzten jakiak ezagutzeko. Interesaturik bazaudete idatz iezaguzu info@kidekoop.org helbidera eta kotxea eramateko eta elkarbanatzeko prest zauden zehaztu.

aner

El día 14 de octubre, a las 17:30h de la tarde, tendremos ocasión para conocer el baserri donde producen el pan y la pasta que consumimos en Kidekoop. Han organizado una visita guiada por el baserri junto con la presentación de todas y todos los agentes implicados en el proyecto. Tras la visita habrá un lunch elaborado con sus productos.

Ocasión sin igual para conocer los productos que elaboran en este txoko de Artea. Si estas interesad@ en ir, escríbenos a info@kidekoop.org y especifica si quieres llevar y compartir coche.

Oinarrizko sukaldaritza begetariano tailerra / Taller de cocina vegetariana básica

sukaldaritza-tailerra-pagina001

Olo eta barazki hanburgesak saltsa beganoarekin

Irailaren 18an, domeka honetan, Sustraiak Catering Ekologikoko lagunekin batera antolatuta oinarrizko sukaldaritza begetariano tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu Goizalde Kultur elkartean.

Tailerraren deskribapena

Errezeta erraz baten bitartez sukaldaritza begetarianoan sartzea izango da tailerraren xedea. Ekintza hau adin guztietako jendeari dago zuzendua, baita seme alabak dituzten familientzat ere.

Saltsa begano batekin lagunduta joango diren olo eta barazkiz egindako hanburgesak landuko dira. Osagai guztiak emango zaizkie parte-hartzaileei eta plater osoa egiteko beharrezko azpiegiturak erraztuko dira.

Ordu eta erdi iraungo duen tailer hau eguerdiko 13:00tan izango da, azalpen teoriko batekin emango zaio hasiera ondoren ekintzara pasatzeko.

Ingurua atsegina eta emankorra izan dadin, gehienez 10 pertsonarekin landuko da ikastaro hau eta bi hizkuntzatan egingo da tailerra, euskaraz zein gaztelaniaz.

Helburuak:

Parte hartzaileei produktu agroekologikoen kontsumo filosofikora hurbiltzea.

Modu erlaxatu eta ludiko batean, errezeta begetariano erraz eta ekonomiko bat irakastea.

Animali proteinen gehiegizko kontsumoari aurre egiteko sukaldaritzako aukera ezberdinak ematea.

Animatu eta parte hartu!!!

Hamburguesas de avena y verduras con salsa vegana

Este domingo, 18 de septiembre, tendremos ocasión de participar en el taller de cocina vegetariana básica organizada e impartida por las amigas del Catering Ecológico Sustraiak en Goizalde.

Descripción del taller:

Introducción a la cocina vegetariana con una receta fácil. Dirigido a persona de cualquier edad, incluso familias con niñ@s.

Se realizarán unas hamburguesas vegetales de avena y verduras acompañadas con una salsa blanca vegana. Dando todos los ingredientes a los participantes y facilitando la infraestructura necesaria para la realización completa del plato.

Con hora y media de duración a partir de la 13:00h, este taller comenzará con una explicación teórica para posteriormente pasar a la acción.

Se contempla un número de 10 personas como máximo para crear un ambiente cómodo y productivo y será impartido en dos idiomas, euskara y castellano.

Objetivos:

Acercar a los participantes la filosofía del consumo de productos agroecológico.

Enseñar una receta vegetariana fácil y económica de una forma relajada y lúdica.

Dar alternativas culinarias que contrarresten el exceso de consumo de proteína animal.

 

¡Animaos y participar!

Boga garagardo-lantegira bisita / Visita a la cervecería Boga

boga

Boga garagardoko lagunek, Mungian kokatzen den garagardo-lantegiaren 3. bisita gidatura gonbidatzen gaituzte Irailaren 30ean (ostiralean).

Bisita edozein pertsonari edo talderi zuzendua dago eta plazak mugatuak direnez, gutxienez astebeteko epearekin apuntatzea eskatzen dute, telefonoz edo email bat bidaliz.

Bisitan zehar, garagardoaren historiaren inguruan sarreratxo bat egin ostean, ekoizpen prozesua gertutik ezagutu eta garagardoekin egindako dastatze profesionalaz gozatzeko aukera ematen digute.

Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12€ko ordainketa lantegian bertan egin beharko da.

Edozein zalantza izanez gero, jarri beraiekin kontaktuan

info@boga.eus

Luisene bidea 2, A-8

48100 Mungia – Bizkaia

944 062 848 // 688 871 069

 

Desde Boga garagardoa nos  invitan el día 30 de septiembre (viernes) a la 3ª visita guiada de la fábrica de cerveza natural situada en Mungia.

La visita está dirigida a cualquier persona o grupo interesado y las plazas son limitadas, por lo que ruegan apuntarse con una semana de antelación como mínimo vía teléfono o email.

Durante la visita, tras una introducción a la historia de la cerveza, se conocerá de cerca el proceso de elaboración y habrá ocasión de participar en la cata profesional de las cervezas.

Tendrá una duración aproximada de hora y media y el pago de 12€ se realizará en las propias instalaciones.

Para cualquier consulta no dudéis en contactar con ellos.

info@boga.eus

Luisene bidea 2, A-8

48100 Mungia – Bizkaia

944 062 848 // 688 871 069

 

 

 

 

Nekazarien azoka / Mercado de agricultor@s

Badatoz Bilbiko Jaiak 2016!!!

Jaietarako antolatu diren hainbat ekintzen artean, zapatu goizean Nekazarien Azoka antolatu dugu Bilbiko plazan. Baserritik hirira, sasoiko barazki goxoak, ekologikoak eta bertakoak erosteko okasioa izango dugu. Aukera paregabea Kidekoopeko bazkideentzat jaten ditugun produktuak nork ekoizten dituen ezagutzeko.

Bero honi aurre egiteko, animatu zaitezte barazki freskoak ekoizleei zuzenean erosten.

Elikadura burujabetza sustatu dezagun denon artean!

Bertan ikusiko dugu elkar.

azoka_kartela-página001

¡Ya están encima las fiestas de Bilbao la Vieja 2016!

Este sábado, dentro de la programación de fiestas de Bilbao la Vieja, hemos organizado un Mercado de Agricultor@s en la plaza de Bilbi. Ocasión única para comprar verduras y hortalizas de temporada, ecológicas y locales. Además de tener la oportunidad de conocer a l@s porductor@s de los productos que consumimos las socias de Kidekoop.

Para combatir este calor, nada mejor que comprar productos frescos para refrescarnos.

¡Impulsemos entre todas la soberanía alimentaria!

Nos vemos en la plaza.

Taller de jabón + pintxo ekologikoak

kidekoop_xaboi_kartela-página001

Domeka honetan, Xaboi tailerra antolatu dugu Iliaren laguntzarekin Bilbiko plazan. 13:00tatik aurrera bertan aurkituko gaituzue. Gainera, goizalden kidekoopen ditugun produktuekin egindako pintxo ekologikoak dastatzeko aukera egongo da.  Hurreratu eta parte hartu!

Este domingo, a partir de la 13:00h, hemos organizado con la ayuda de Ilia un taller de jabón en la plaza de Bilbi. Además, habrá pintxos ecológicos en Goizalde elaborados con productos que contamos en Kidekoop. ¡Acércate y participa!