Erresistentzia sareak

/ maiatza 7, 2021


Azken urtean bizi izan dugun egoera larrien aurrean, auzo eta herri gehienetan sare antolatuak sortu dira, hauen inguru hurbilean premia egoera ezberdinei erantzuteko aktibatuak, alegia. Honen adibide Bilboko erresistentzia-kutxa anti-arrazista da . Hemen, sare horretako kideek egindako jardueraren laburpena.

Bilboko Erresistentzia Antirrazista Kutxa iazko lehen hilabeteetan sortu zen, alarma-egoeraren ondoriozko kontrol-neurriek sortutako egoeraren aurrean. Bereziki, pertsona migranteen oinarrizko eta premia biziko artikuluen eskaerei behin-behineko erantzuna emateko.

Ibilbidea autogestioan oinarritu da, etorkin eta/edo arrazializatutako pertsonak ere bagara, giza eta komunitate-sareak ehunduz, GKE-etatik eta alderdi politikoetatik urrun. Migratzaileen lana migratzaileentzat, elkarri entzuteko, laguntzeko eta elkartzeko espazio seguruak mantentzen saiatuz.

Dohaintza eta lankidetza bidezko erantzuna oso ona izan da, Afrika eta Abya Yalatik datozen eta ohiko laguntza-sistemara jo ezin duten pertsonei premia larriko egoerak arintzeko aukera emanez. Denbora horretan, Kutxaren bidez, berrehun familiak baino gehiagok jaso dituzte ekarpen ekonomikoak eta elikagaiak. Ildo horretan, eskertu behar dugu KIDEKOOP-ek eskuzabaltasunez lagundu izana, elikagai freskoak ohikotasunean emanez.

Pandemia egoera luzatu ahala, gure jardueraren intentsitatea jaisten joan da, dohaintza kopuruaren eta gure energiekin batera. Hala ere, gure kide gehienen beharrek bere horretan jarraitzen dute, gure ustez arrazista den sistema batetik sortutako ahultasun-egoerak baitira.

Oroimen historikoa gure gorputz genetikan dago. Mendeetan zehar, eskubideen eta ustezko ongizate-sistemen jabe den gutxiengoari aurre egin duten erresistentzi modu ezberdinak berjabetu eta berreskuratzen ditugu.

Gaur egun, kasu zehatzei laguntza ematen dugu gure sareetan sortutako loturen bidez. Honez gain, gure egungo egoerara egokitzen ari gara, hilabete hauetan egindako ahaleginaren ondoren, proiektu berriak abian jarrita.

CAJA DE RESISTENCIA ANTIRRACISTA BILBO

Hemen kontaktatu: cajaresistencia.bilbo@gmail.com

Ekarpenak: ES55 0073 0100 5705 0556 6038

Share this Post

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.