Abenduko ekintzen agenda
Abenduaren 2an, igandea
Nire lehenengo ogia Tailerra
Xake espazioan burutuko da “Nire lehenengo ogia” tailerra. Xabi (Bizkornako ogia) ekoizlea izango da tailer honen gidaria.
► Umentzat zuzenduta (Guraso edo adingainekokin batek lagunduta) 11:30etatik 12:30etara. Nagusientzat, 12:30etatik 13:00etara beste aukera egongo da.
► Tailer honetan aldez aurretik apuntatu behar da, email hau erantzunez (info@kidekoop.org). Bertara, tupper bat eramatea garrantzitsua da, amaitzean zure ogia etxera eramateko.
Abenduaren 15ean, Larunbata
Auzo EkoTonbola Herrikoia (GAU IREKIA)
►Kidekoop-eko lokalean egingo dugun apostu-jolasa. Eraman etxera elkarteko produktu sorta zure apostua eginez. 20:00etatik 21:30etara izango dugu apostuak egiteko aukera!
Abenduaren 21ean, ostirala
Neguko solstizioaren produktoreen azoka (Bilbiko jai batzordearen laguntzarekin)
►Negua hasi bezan pronto, Elkarteko zenbait produktoreen bixita izango dugu. Ekoizpen ekologikoak eta bertakoak; Aresandiaga barazkiak eta kontserbak, LarratEko barazkiak, Esnetik, Bizkornako Ogia…
►11:00etatik 14:30etara Bilbo zaharreko plazan aurkituko gara! Gainera Talo ekologikoa izango dugu prezio herrikoian