Category Archives: Zer Berri

BEDARBIDE eta KIDEKOOP DELEGAZIOA GALIZAN 2023ko AZAROA

Delegazioaren partaideak: 2023ko azaroaren 6tik 10era Galizako lehen sektorearearekin lotutako bost proiektu ezberdin ezagutzeko delegazioan parte hartu zuen Kidekoop elkarteak. Bidaia, Galizako probintzia zein eskualde ezberdinetatik izan zen bertako Sindicato Labrego Galego-aren laguntzarekin. IBILBIDEA: https://www.google.com/maps/d/edit?mid=1VXnFcqu8OS-xz5mgjdJY-Saq1Z8-Xso&usp=sharing Daquí Darredor Udalerria: Brión, A Coruña Sukaldaritza partekatua, landare-kontserbak eta masak egiten dituzte. Haragi-produktuaren lantegia prozesuan dago. Garai bateko jatetxe baten instalazioak aprobetxatzen dituzte, orain oso jarduera gutxi duen merkataritza-gune batean. Nahitaezkoa da prestakuntza bat egitea…

Erresistentzia sareak

Azken urtean bizi izan dugun egoera larrien aurrean, auzo eta herri gehienetan sare antolatuak sortu dira, hauen inguru hurbilean premia egoera ezberdinei erantzuteko aktibatuak, alegia. Honen adibide Bilboko erresistentzia-kutxa anti-arrazista da . Hemen, sare horretako kideek egindako jardueraren laburpena. Bilboko Erresistentzia Antirrazista Kutxa iazko lehen hilabeteetan sortu zen, alarma-egoeraren ondoriozko kontrol-neurriek sortutako egoeraren aurrean. Bereziki, pertsona migranteen oinarrizko eta premia biziko artikuluen eskaerei behin-behineko erantzuna emateko. Ibilbidea autogestioan oinarritu da, etorkin…

Ordutegi eguneratua

Aplicoop-en , hirugarren banaketa prosezua agertuko da aste honetatik aurrera,”Osteguneko eskaera”. Beste banaketa prosezuen dinamika berdina da, “Osteguneko eskaera”tik abiatuta, ostegun arratsaldean eta ostiral goizean jasoko dugu eskatutakoa. Lokala zabalik dagoen denbora tarte guztian, bertan stock-ean dauden produktuak eraman daitezke. Asteartea   19:00-21:00 Asteazkena 10:00-14:00  / 19:00-21:00 Osteguna   10:00-14:00  / 19:00-21:00 Ostirala  10:00-14:00

Etxez etxeko banaketa jasangarria

Beste garapen eta eredu baten aldeko apustua eginez, Kidekoopen, produktuen banaketa jasangarriak hirian zehar bultzatuko ditugu, gure eskariak etxera edo nahi dugun lekura eramateko aukera zabalduz. Etxez etxeko banaketa, bizikletaz edo ibiligailu elektrikoen bidez egingo da. Birick, izango da guzti honen arduraduna, Bilbon zehar banaketa jasangarria egiten duen ekimen arduratsua. Bazkideentzat, etxez-etxeko banaketa 3€-ko prezio berezia izango du, honetarako elkartea bere aldeko esfortsua eginez. Banaketa eguna, aldez aurretik zehaztutako ordutegi jakin…

Abenduko ekintzen agenda

Abenduaren 2an, igandea Nire lehenengo ogia Tailerra  Xake espazioan burutuko da “Nire lehenengo ogia” tailerra. Xabi (Bizkornako ogia) ekoizlea izango da tailer honen gidaria. ► Umentzat zuzenduta (Guraso edo adingainekokin batek lagunduta) 11:30etatik 12:30etara. Nagusientzat, 12:30etatik 13:00etara beste aukera egongo da. ► Tailer honetan aldez aurretik apuntatu behar da, email hau erantzunez (info@kidekoop.org). Bertara, tupper bat eramatea garrantzitsua da, amaitzean zure ogia etxera eramateko.   Abenduaren 15ean, Larunbata Auzo EkoTonbola Herrikoia…

Elikadura burujabetzaren inguruko jardunaldiak Bilbon

IPES eta Labore elkarteak, elkarlanean, elikadura burujabetzari buruzko jardunaldiak antolatuko ditu azaroko lehen aste honetan zehar. Aukera ezberdinak Bilboko auzo ezberdinetan galdera bat erantzuteko asmoarekin: “Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik?” Azaroak 6, asteartea 19:00etan Kafe Antzokian (Done Bikendi Kalea, 2) Nekazaritza eta kontsumitzaileen arteko aliantzak nola bultzatu? Unai Aranguren (Via CampersinaEHNE Bizkaia); Miren Saez ( Etxekaldeko emakumeak) eta Iñigo Bilbao (ENBA). Azaroak 7, asteazkena 19:00etan Indautxuko udaltegian ( Elkarno Kalea 20-22)…

Zeberio eta Ugaoko ekoizleei bisita

Urriaren 27an, larunbata, Zeberioko Aresandiaga auzoko Larizgoitia anaiei eta Esnetik kooperatibara bisita egingo dugu. Zeberion eta Ugaon kokatzen diren bi proiektu hauek azken 4 urtetan gure elkartearekin elkarlanean ibili dira. Aresandiaga auzoan kokatzen den Larizgoitia anaiek, barazki agro-ekologiko zein kontserba ekoizpena garatu dute azken hamarkadan. Gaur egun, astez aste barazki sakiak, kontserba ezberdinak eta ogia banatzen dute haien inguruko zenbait puntuetan, Bilbon egiten duten banaketa Kidekoop elkartean da. Esnetik kooperatiba, Ugaon…

Udaberriko euskal jaia, Ekoizleen Azoka

      Maiatzaren 19an, Larunbata. 11etatik 15:00etara. Mariaren bihotza plaza. San frantziskoko aurtengo udaberri jaian, Kidekoopen, haien produktuak banatzen dituzten zenbait ekoizleek osatutako azoka izango dugu. Animatu gure produktoreei bixita egitera!

Ordutegi berria, aukera berriak

Ordutegia berriarekin batera, Asteazken arratsaldetan zein ostegun goizetan ere zabalduta egongo da Kidekoop. Honek bi aldaketa nagusi ekarriko ditu: •  Aplikaziotik eskaria egiterakoan, bi prozesu ezberdin aurkituko ditugu; Astearteko eskaria eta asteazkeneko eskaria, eskatzen dugun egunaren arabera, gure eskaria lokalean prest egongo da gure izenean egun batean edo bestean. Nahi izango dugun egunerako eskatu ahal dugu, noski. •  Ordutegia zabaltzea. Astearte arratsaldetik ostegun goizera, honek erraztuko du, stockean dauden produktuak, aplikaziotik aurretik eskatu…

Zozketan zembakia

Zozketan zembakia

Larunbat goizeko azokan saski eder baten zozketatu genuen. Zenbaki irabazlea 93 izan zen. Zenbaki horren jabea agertzen ez bada, hurrengo erreserba zenbakiak 198 eta 131 dira. Irabazlea jar dadila gurekin harremanetan info@kidekoop.org helbidera idatzita. Mila esker azokan parte hartu zuten ekoizle guztiei, ederra izan zen. Datorren urtean gehiago.  

Nekazarien II. Azoka

Nekazarien II. Azoka

Gainean ditugu Bilbiko Jaiak 2017!!! Uztailaren 21, 22 eta 23an, Bilbo Zaharrean, jai girorako hainbat ekintza antolatu dira. Aurten ere gure presentzia egongo da tartean; izan ere, larunbat goizean, 12:00etaik 15:00ak arte, II Nekazarien Azoka antolatu dugu Martzana Kaian. Baserritik hirira, sasoiko barazki goxoak, ekologikoak eta bertakoak erosteko beta izango dugu. Aukera paregabea Kidekoopeko bazkideentzat jaten ditugun produktuak nork ekoizten dituen ezagutzeko. Animatu zaitezte jaki freskoak ekoizleei zuzenean erosten. Elikadura burujabetza…