Category Archives: Zer Berri

Ordutegi berria, aukera berriak

Kaixo Kide! Aurrekoan agindu bezala, udaberriarekin batera ordutegi berria plazaratzeko asmoarekin gatoz. Apirilaren 9tik aurrera beste honako erritmoa izango dugu elkartean; Ordutegia berriarekin batera, Asteazken arratsaldetan zein ostegun goizetan ere zabalduta egongo da Kidekoop. Honek bi aldaketa nagusi ekarriko ditu: •  Aplikaziotik eskaria egiterakoan, bi prozesu ezberdin aurkituko ditugu; Astearteko eskaria eta asteazkeneko eskaria, eskatzen dugun egunaren arabera, gure eskaria lokalean prest egongo da gure izenean egun batean edo bestean. Nahi izango…

Zozketan  zembakia

Zozketan zembakia

Larunbat goizeko azokan saski eder baten zozketatu genuen. Zenbaki irabazlea 93 izan zen. Zenbaki horren jabea agertzen ez bada, hurrengo erreserba zenbakiak 198 eta 131 dira. Irabazlea jar dadila gurekin harremanetan info@kidekoop.org helbidera idatzita. Mila esker azokan parte hartu zuten ekoizle guztiei, ederra izan zen. Datorren urtean gehiago.  

Nekazarien  II.  Azoka

Nekazarien II. Azoka

Gainean ditugu Bilbiko Jaiak 2017!!! Uztailaren 21, 22 eta 23an, Bilbo Zaharrean, jai girorako hainbat ekintza antolatu dira. Aurten ere gure presentzia egongo da tartean; izan ere, larunbat goizean, 12:00etaik 15:00ak arte, II Nekazarien Azoka antolatu dugu Martzana Kaian. Baserritik hirira, sasoiko barazki goxoak, ekologikoak eta bertakoak erosteko beta izango dugu. Aukera paregabea Kidekoopeko bazkideentzat jaten ditugun produktuak nork ekoizten dituen ezagutzeko. Animatu zaitezte jaki freskoak ekoizleei zuzenean erosten. Elikadura burujabetza…