BEDARBIDE eta KIDEKOOP DELEGAZIOA GALIZAN 2023ko AZAROA
Delegazioaren partaideak:
2023ko azaroaren 6tik 10era Galizako lehen sektorearearekin lotutako bost proiektu ezberdin ezagutzeko delegazioan parte hartu zuen Kidekoop elkarteak. Bidaia, Galizako probintzia zein eskualde ezberdinetatik izan zen bertako Sindicato Labrego Galego-aren laguntzarekin.
IBILBIDEA:
https://www.google.com/maps/d/edit?mid=1VXnFcqu8OS-xz5mgjdJY-Saq1Z8-Xso&usp=sharing
Daquí Darredor
Udalerria: Brión, A Coruña
Sukaldaritza partekatua, landare-kontserbak eta masak egiten dituzte. Haragi-produktuaren lantegia prozesuan dago.
Garai bateko jatetxe baten instalazioak aprobetxatzen dituzte, orain oso jarduera gutxi duen merkataritza-gune batean.
Nahitaezkoa da prestakuntza bat egitea lantegia erabili ahal izan aurretik. Erabilera partekaturako, Google egutegi bat erabiltzen dute, hornidura-gastuen orri bat bete behar dute eta loteak. Mundu guztiak errezeta berberak erabiltzen ditu; pertsona batzuek beren markarekin saltzen dute, eta beste batzuek, berriz, marka berria erabiltzen dute.
Informazio gehiago:
Bideoa (4 min): https://www.youtube.com/watch?v=O6yothtj1Xo
Blog-a: http://daquidarredor.blogspot.com/
Viveiros O Pomariño – Ramiro Martínez Picos
Ramirok San Sadurniño inguruko fruta-arbolak berreskuratzeko esperientzia garatzen du. Bertako eta inguruko fruta-arbolak berreskuratzea eta haztea du helburu, barietateak, ingurua eta landaren edo fruta-arbolen adapatazioaren garrantzia adierazten du.
Udalerria: A Capela, A Coruña
Asociación Galega de Froita Autóctona do Eume y Ayuntamiento de San Sadurniño
San Sadurniño – Bertako fruta-arbolen arboretora (Eume Bertako Froitaren Elkarte Galega eta San Sadurniñoko Udala) bisita izan genuen, espazio publikoan sortutako fruta-arbolen landa.
Harremanetarako pertsonak: Xosé eta Raquel
Informazioa: 5 minutuko bideoa https://www.youtube.com/watch?v=-POLURezeKI
A Carqueixa – Ancares
Lugoko mendian 200 abeltzain baino gehiago biltzen dituen proiektua, elkartearen webgunearen bidez eta Lugoko merkatuan postu batean bere produktua zuzenean saltzen du.
Bitxikeria gisa, Inditexeko (Arteixo, A Coruña) jantokia hornitzen dute. Hornidura-plazako harategian, haragi-sortak eta plater prestatuak saltzen dituzte.
Harremanetarako pertsona: Román
Informazio gehiago:
proiektuaren webgunea: https:// www.osabordosancares.com
Ekimen paritarioagatiko sariari buruzko albistea:
Bideoa (5min): https://www.youtube.com/watch?v=L7yWjwwd8XQ
O Rexo
Allarizen, Ourense, 2000. urtean sortu zen proiektua, Ramón González Ferreiro Fundazioaren eskutik, Allarizeko Udalarekin lankidetzan, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jardueraren gainbeherari aurre egiteko, horrek, aldi berean, baso-suteak ugaritzen laguntzen baitu. Ardi latxaren artaldea eta gaztandegi bat kudeatzen dute gaur egun, era berean, hiru esne gordineko gazta mota egiten dituzte, oraingoz. Eko-espazio bat ere badu proiektuak.
proiektuaren webgunea:
Allarizko matxinadari buruzko bideoa (1989. urtea):