Azken Berriak
Zer da ba, Kidekoop?
Bilbo zaharra eta inguruko auzoetan elikadura burujabetza bultzatzeko ekimena. Produktore zein Kontsumitzaileen artean bidezko harremanak eraiki eta beste eredu sozio-ekonomiko baten apustua eginez.
Bazkideon artean banatzen ditugun produktuen artean, modu ekologikoan ekoitziak, hurbilekoak, etikoak eta bidezko merkataritzakoak lehenesten dira. Jaten edo erabiltzen ditugun produktuetan transparentzia bermatuz.
Elkartean, parte hartzea ardatz garrantzitsua da, erabakiak modu horizontalean hartzen baitira. Bazkideon lan boluntarioa sustatuz, auzokideen harreman sarea indartuz.
Nola aritzen da?
- Bazkidetza egin Sarrera kuota 20€.
- Erabiltzailea eta pasahitza jasoko dituzu, web orrialdetik fakturak ikusi eta eskariak egiteko.
- Lokaletik nahi dituzun produktuak eraman edo aurretik aplikaziotik egindako eskariak jaso.
- Hilabete kuota 5€ eta fakturen ordainketa, gutxiengo kontsumorik gabe, hile amaieran.<-li>
- Elkartean aktiboki parte-hartu, elikadura burujabetzarako alternatiba eraikiz.
Proiektua ezagutzera etorri zaitez!
Asteartea —————————19:00 – 21:00
Asteazkena 10:00 – 14:00 eta 19:00-21:00
Osteguna 10:00 – 14:00 eta 19:00-21:00
Ostirala 10:00 -14:00 ————————–
Kontaktua
Zalantzarik? Informazio gehiago behar duzu? Ekoizlea zara?
Idatzi hona info@kidekoop.org
Edo deitu 94 69 43 287
Non gaude?
Gure lokala Urazurrutia 26 kalean dago.